Xedea – Jarduera bat martxan jartzeko nahitaezko lizentzia-jarduera sailkatua lortzea. Nork egin dezake izapidea? – Edozein pertsona fisiko edo juridikok. Nola egin daiteke izapidea? / Aurkeztu beharreko agiriak – Interesdunak sinatutako eskabide-inprimakia eta Eskabide Orokorra betetzea. – Egikaritze-proiektuaren eta jarduera sailkatuaren hiru kopia (gehiago beharko balira, eskatu egingo lirateke), teknikari adituak idatzitako eta dagokion elkargo profesionalak oniritzia emandako memoriarekin, planoekin eta aurrekontu xehatuarekin, segurtasun- eta osasun-proiektua barne dela. Zenbatekoa – Jarduera sailkatu eta ez-kaltegarrietarako eta jarduera-lekualdaketetarako lizentzien tasen Ordenantza Fiskal Arautzaileetan indarrean dauden tarifetan ezarritakoak. Nola eta noiz ebazten da?– Eskatzaileei gomendatzen zaie izapidetze-unitatera joateko lizentzia eskatu aurretik, inprimakiak eta entregatu beharreko dokumentazioari buruzko aldez aurretiko aholkuak jasotzeko. – Jarduera zabaldu edo titularraren eskualdatzeak eta aldaketak egin edo lizentzia eskualdatu behar den kasuetan, Ordenantza Fiskalean ezarritakoa bete beharko da. – Izapidetzeko epea: bi hilabete. Non kontsulta daiteke izapidetze-egoera? – Hemen kontsulta daiteke: Herritarren karpeta – Nire espedienteak.