Impuesto de vehículos de tracción mecánica (IVTM) – Devolución por baja definitiva del vehículo

Xedea – Zirkulazioaren gaineko Zergari dagokion zatia itzultzeko eskabidea behin betiko baja emateagatik. Nork egin dezake izapidea? – Ibilgailu bati behin betiko baja eman dion edozein pertsona fisiko edo juridikok. Baldintzak – Urteko zerga ordainduta izatea. Nola egin daiteke izapidea? / Aurkeztu beharreko agiriak – Dagokion zatia itzultzeko eskatzeko eskabide orokor sinatua. Itzulketa egiteko kontu-zenbakia eman behar da. – Ibilgailuaren suntsipen-ziurtagiria bere bizitza baliagarriaren amaieran, Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurralde Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak emanda (ibilgailua desegiteko entregatu den enpresak ematen du) edo ibilgailuaren baja-eskaera Probintziako Trafiko Buruzagitzak sinatuta. Nola eta noiz ebazten da? – Zergaren kuotaren zenbatekoa hiruhileko naturalen arabera hainbanatuko da. – Dagokion zenbatekoa eskabidea aurkeztu eta hurrengo hilean itzuliko da. Non kontsulta daiteke izapidetze-egoera? – Hemen kontsulta daiteke: Herritarren karpeta – Nire espedienteak.