Domiciliación bancaria

Xedea – Kontribuzio, Zirkulazio, EJZ eta Pasabideen zerga edo tasen aldizkako ordainagirien banku-helbideratzea. Eskatzaileak/Onuradunak – Edozein pertsona fisiko edo juridiko interesdun. Baldintzak – Zergaduna edo ondasunen ordainagiriaren titularra izatea. Izen ematea/Eskaera – Bulegoan: kontu horretan helbideratu nahi diren zergak zehazten ez badira, udalak eskatzailearen izenean egiten dituen aldizkako zerga guztiak helbideratuko dira. – Eskaera bat egin behar da ordainagiriaren titular bakoitzeko, ondasun berarako bada ere edo senideak badira ere. – Borondatezko ordainketa-aldia amaitzeko data baino, gutxienez, 2 egun lehenago egin behar da eskaera. Bestela, helbideratzeak ez du eraginik izango ordainagiri horretatik aurrera, egiten diren hurrengoetatik aurrera baizik. Aurkeztu beharreko dokumentazioa – Eskabide-eredua beteta. – Eskabide orokorra eskatzaileak edo horren ordezkariak sinatuta. Non kontsulta daiteke izapidetze-egoera? – Hemen kontsulta daiteke: Herritarren karpeta – Nire espedienteak.