Devolución de fianza o aval

Xedea – Obra edo hornidura egikaritzeko berme gisa jarritako fidantza edo banku-abala itzultzeko eskaera. Nork egin dezake izapidea? – Alderdi interesdun gisa jokatzen duen edozein pertsona fisiko edo juridikok. Nola egin daiteke izapidea? / Aurkeztu beharreko agiriak – Itzulketa eskatzeko eskabidea. – Fidantza edo abala jarri izanaren agiriaren fotokopia eranstea komeni da. Nola eta noiz ebazten da?– Kontzeptualki, fidantza bat banku-entitate batean diru-kopuru bat gordailuan uztea da eta gordailu edo transferentzia hori egiaztatzen duen bankuko agiri baten bitartez justifikatzen da. Abala, berriz, abala eskatu zaion enpresaren erantzule egiten dela adieraziz banku-entitateak sinatu eta emandako agiria da. – Fidantzen kasuan, arlo edo teknikari eskudunak egiaztatu eta ontzat eman ondoren, esku-hartzaileak banku-transferentzia egingo du itzulketa gauzatzeko. – Abalen kasuan, bere garaian gordailuan utzitako abala egiaztatzen duen agiria sailak interesdunari igorriko dio. – Izapidetzeko epea: gehienez hilabete. Non kontsulta daiteke izapidetze-egoera? – Hemen kontsulta daiteke: Herritarren karpeta – Nire espedienteak.