Certificado de bienes o propiedades

Xedea – Eskatzaileak dituen eta Udaleko administrazio-erregistroetan jasota dauden ondasunak edo jabetzak (higigarriak edo higiezinak) jasotzen dituen ziurtagiriaren edo ondasunak edo jabetzak izatea ukatzen duen ziurtagiriaren eskaera. Nork egin dezake izapidea? – Pertsona interesduna edo beste bat haren izenean. Nola egin daiteke izapidea? / Aurkeztu beharreko agiriak – Eskabide orokorra dagokion pertsonak beteta eta sinatuta. Nola eta noiz ebazten da? – ERABILERA OHIKOENAK: ondare-aitorpena, babes ofizialeko etxebizitza, etxebizitzak zaharberritzeko diru-laguntzen eskaera, beka-eskaera, ofiziozko abokatuaren eskaera eta plaza-eskaera hirugarren adinekoen arretarako egoitzetan. Non kontsulta daiteke izapidetze-egoera? – Hemen kontsulta daiteke: Herritarren karpeta – Nire espedienteak.