Baja de vado

Xedea – Espaloiak zeharkatuz ibilgailuak sartu eta ateratzeko baimena eteteko eskaera. Nork egin dezake izapidea? – Pasabide-baimena duen edozein pertsona fisiko edo juridikok. Nola egin daiteke izapidea? / Aurkeztu beharreko agiriak – Eskabide orokor sinatua baja eskatuz. Nola eta noiz ebazten da? – Baja emateko ebazpenean pasabideko plakak entregatzeko eta espaloi-zintarria hasierako egoeran uzteko eskatzen zaio eskatzaileari. Lanak udal-zerbitzuek egiten badituzte, titularrari ordainaraziko zaizkio. – Hori egin ondoren, pasabidea eman zitzaionean jarritako fidantzaren ordainketa-gutunaren kopia aurkeztu beharko du udal-bulegoetan; orduan, fidantza itzuliko zaio. Non kontsulta daiteke izapidetze-egoera? – Hemen kontsulta daiteke: Herritarren karpeta – Nire espedienteak.