Alta de vado

Xedea – Espaloi gainean edo oinezkoen erabilera publikoko guneetan ibilgailuak igarotzeko lizentzia lortzea. Nork egin dezake izapidea? – Edozein pertsona fisiko edo juridikok. Nola egin daiteke izapidea? / Aurkeztu beharreko agiriak – Eskabide-eredua beteta. – Eskabide orokorra dagokion pertsonak beteta eta sinatuta. Nola eta noiz ebazten da? – Pasabidea lokaletan (garajeak, lantegiak, garbiketa-tunelak, etab.) sartzeko ematen da. Ez dago baimenduta pasabidean ibilgailuak aparkatzea. – Lokalek irekitzeko lizentzia behar dute. – Familia bakarreko etxeek lehen erabilerako lizentzia behar dute. – Espaloi-zintarria beheratu behar bada, obrak eskatzailearen kontura izango dira eta baita hori seinaleztatzea ere. Seinaleztatzearen araudia baimena emateko unean adieraziko da. – Pasabidea baimentzeko jakinarazpenean adieraziko zaio interesdunari udal-bulegoetan jaso dezakeela pasabidearen plaka-jokoa, dagokion fidantza ordaindu ondoren. Non kontsulta daiteke izapidetze-egoera? – Hemen kontsulta daiteke: Herritarren karpeta – Nire espedienteak.